Emakumea izatea ez da erraza.
Eta ez bakarrik izateagatik ( horregatik baita ere), baizik eta hainbeste ardura, kezka eta zama jasan behar izaten dugulako gure egunerokoan.
Emakumeok denarekin ahal dugu eta.
Tira, hori da kontatu digutena eta sinistu duguna.
Eta ez, ezin dugu guztiarekin.
Ez gara superwoman, ezta lananitzak, ezta plurilangileak ere nahiz eta horretan saiatzen garen.
Bizitza-erritmo horrek ondorioak dakatza eta denak kaltegarriak: estresa, antsietatea, estualdia, beldurra, tentsioa, tristura…
Emozio horiek guztiek gure itxuran eragiten dute, zahar-seinaleak areagotzen,eta, gero eta ikusgarriagoak egiten.
Zimur gehiago agertzen dira, espresio-lerro gehiago, azalaren erorketa, begi-zuloak, narritadurak, larruaren zikinkeriak…
Larruazala eta begitartea eskutik helduta doaz.
Zenbat eta estrés handiagoa orduan eta itsusiagoa ikusten duzu zure burua, autoestimua kaskartzen da eta zure azalan arazoak nabarmentzen dira.
Nire amonak zioen: “Aurpegia arimaren ispilua da”.
Eta horregatik nire kosmetika natural gaztetzen duenari eta Bach Loredunari deitu nion: ARIMA
Txikitan amonaren larruazalak liluratzen ninduen: leuna, akatsgabea, gaztea, argiduna, garbia…eta, ba al dakizu zer erabiltzen zuen? Oliba oilio birgina.
Zoratzen ninduen bere ondoan esertzeak ispiluaren aurrean eta ikusi nola blaitzen zituen bere hatzak oliba oliotan, aurpegian leunki masajea ematen zuen bitartean.
Halaber baratzeko landare desberdinen ezaugarriak erakusten zizkidan eta nola erabiltzen zituen aurpegi, ile eta gorputzaren zainketan.
Esango nuke hortik datorkidala estetika eta kosmetika naturalarekiko pasioa.
Estetika lanbide-heziketa bukatu nuenetik, terapia naturaletan formakuntza, ikerketa- eta sakontze-lana egiten jarraitu nuen.
Motxila ilusioz beteta Bartzelonara aibiatu nintzenera arte.
Han, Naturopatia eta Lore-Terapia ikasi nuen, eta lehenegoz Bach Loreak ezagutu nituen, horien propietate izugarriak ere: bai, larruazalaren patologiaetarako, baita emozionaletarako ere.
Argia piztu zitzaidan orduan.
Nire bi pasioak uztartzea erabaki nuen: terapia naturala eta kosmetika/estetika, eta horrela orain arte.
Dagoeneko 25urte pasa dira eta nire Iruñeko Estetika eta Kosmetika Natural Zentrotik (Gunetik, Etxetik) ehunka emakume pasa dira haien buruarekin hobeki sentitzen lagundu diedana.
Orain aurrera pauso bat ematen dut.
Neure lerro propioa eskaini: ARIMA, gaztetasuna ematen duten produktu kosmetiko naturalak Bach Loredunak (merkatuan bakarra) emakume gehiago laguntzen jarraitzeko beraien adinarekin konplexurik gabe disfruta dezaten eta edertasun naturalago eta egiazkoago batekin konekta daitezen.
Kosmetologoa
Estetikan Goi-Teknikaria
Lore-Terapia et Bach Loreetan naturópata especialista
Kosmetika eta Dermofarmazian Aditu-Unibertsitarioa